Igandero ETB 1en 2019-11-22

Taldekako Xilabako igandeko Hitzetik Hortzeran

Izturitzen jokatutako Taldekako XILABAren finalean izan da Hitzetik Hortzera, eta txapelketako hiru parte hartzailerekin aritu gara solasean: Maindi Murua, Elixabet Etxandi eta Xan Alkhatekin. Finaleko bertsoaldirik onenak, eta Gipuzkoako lehenengo finalaurrekoak ikusteko aukera izango da igandeko Hitzetik Hortzeran

Izturitzen amaitu da 2019ko Taldekako XILABA. Guztira 9 taldek hartu dute parte, eta horietako 2 iritsi dira finalera: “Ez otoi pentsa” eta “Hasta la 2toria” taldeak. Irailean hasi zen abentura hau Itsasun, eta 11 herritatik igaro dira Izturitzera iristeko.

Etxandi, Murua eta Alkaht-ekin solasean

2019ko Xilabako Taldekakoan murgilduta izan diren hiru lagunekin elkartu gara Izturitzeko trinketean; Elixabet Etxandirekin, Maindu Muruarekin eta Xan Alkhatekin. Aurtengo Taldekakoa nola joan den kontatuko digute. Taldekako formatuan antolatzen den bigarren urtea izan da eta taldean kantatzeak dituen alde positiboie buruz ere galdetuko diegu. Hainbat saio egin dira Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko herrietan. Bertsozaleen harrera nolakoa izan den jakitzerik nahi?
Xilaba bezalako ekimenek lurraldean bertsotara elkartzeko ohitura finkatzen laguntzen dute eta hori bertatik bertara ikusiko dugu igandeko programan

Izturitzeko eta Arrasateko bertso onenak

Igandeko programan Izturitzen izan den 2019ko Taldekako Xilabako finaleko bertsoaldi onenak entzuteko aukera izango da. Bertan kantuan izango dira Josu Txoperena, Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe, Maddi Sarasua, Lur Renteria eta Elixabet Etxandi. Bestalde, Arrasaten izan den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoko hautaketa zabala ere eskainiko dugu.

Jon Celestinoren bertsoaldi kuttuna

Jon Celestino musikaria da, iruñarra, Broken Brothers Brass Band taldeko tronpetajolea. Bertsoa ere bere zaletasun nagusien artean dago. Hitzetik Hortzeraren ikusle leiala da umetatik eta bere bertsoaldi kuttuna zein zen kontatuko digu igandeko programan.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra