2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-12-04

Xabier Gaztelumendik jantziko dio txapela aurtengo irabazleari

Urte luzetan egindako lan isila aitortu eta eskertu nahi dio horrela Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.

Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazleari Xabier Gaztelumendik (Añorga, 1961) jantziko dio txapela, abenduaren 14ko finalean. Bertsozalea betidanik izan den arren, Bertsozale Elkartea barru-barrutik ezagutu eta bizi izan du Xabierrek: 2002tik Elkartean inurri lan nekaezinean aritu da, lehen 8 urtetan diruzain izan zen, eta hurrengo 8 urtetan, berriz, idazkari. Bitarte horretan Zuzendaritza Batzordeko kide izan da, Batzorde Ttipiko kide, eta eguneroko lanak eta kontu operatiboak kudeatzen aritu da Administrazio Saileko langileekin.

Ezinbesteko lanak eta gehiago egin ditu Xabierrek, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak omenaldi berezi hau egin nahi izan dio finalean, berak egindako lana itzulezina bada ere, fokupera ekarri eta merezimenduaren aitortza gisa.


Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera