GBTX2019 2019-12-14

Beñat Gaztelumendik lortu du Gipuzkoako txapela

Beñat Gaztelumendik lortu du Gipuzkoako txapela
Xabier Gaztelumendik jantzi dio entzuleen txalo artean, Agin Labururekin buruz-burukoa jokatuta. 6.000 lagun elkartu dira gaur arratsaldean Donostia Arenan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean.

Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran aritu dira zozketak agindutako hurrenkeran gaur Donostiako Illunben, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean. Haien lana gogoz jarraitzeko prest, 6.000 lagun elkartu dira aretoan.

Hainbat ariketa egin dituzte bertsolariek lehenengo atalean, eta zati hori bukatuta Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi sailkatu dira bigarren atalera, buruz-burukoa jokatzera. Azkenean, Gaztelumendik jantzi du txapela.

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Beñat Gaztelumendi Arandia.............. 940,5
  2. Agin Laburu Rezola.......................... 916
  3. Alaia Martin Etxebeste...................... 576
  4. Nerea Elustondo Plazaola.................. 565,5
  5. Oihana Iguaran Barandiaran.............. 560
  6. Ane Labaka Mayoz........................... 552
  7. Beñat Lizaso Alberdi......................... 541
  8. Jon Maia Soria................................ 533

Txapeldunari Xabier Gaztelumendik jantzi dio txapela. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urte luzetan Bertsozale Elkartean egindako borondatezko lan isila aitortu eta eskertu nahi izan dio Xabierri keinu honekin.

Bestalde, Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrak omendu ditu aurten txapelketak, eta Mikaela Kortajarenak, Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarraren bilobak, eman ditu banatu diren sarietako bi. Bertsozale Elkartetik zuzendaritzako kide diren Saroi Jauregik eta Xabi Igoak eman dituzte sariak, eta Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi zuen Karidadeko Benta taldeko Unai Mendizabalek eta Igotz Alkortak ere bai.

Gai emaile eta aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit eta Itziar Etxezarreta Arakistain aritu dira. Epaimahaia, aldiz, hurrengoek osatu dute: Amaia Otxotorena Gamio, Eneritz Azkue Basurko, Maite Sukia Olano, Mikel Beloki Urkizu, Mikel Lersundi Ayestaran eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Joxemari Altuna Berridi, Silvia Etxaniz Alberdi eta Gorka Segurola Dorronsoro aritu dira.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri