Gipuzkoako Txapelduna - Elkarrizketa 2019-12-17

Beñat Gaztelumendi:"Pozik, beteta eta oso eskertuta nago"

Beñat Gaztelumendi 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlearekin hitz egin dugu Ilunbeko finalari eta bertsolaritzari buruz. Elkarrizketa osoa ikusgai sareko plazan.

Bere herrian, Añorgan, egin dugu zita 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlearekin. Bigarrenez jantzi du Beñat Gaztelumendik (Añorga 1987) txapela, 2015ean jantzi zuen lehenengoa.

Duela lau urtekoa bertsolaritzan eta bizitzan gorako bide batean mugarri izan zen Gaztelumendirentzat. Aurtengoa aldiz, denboraldi desoroso baten ostean berriz bertsotan gustura egin duenaren sentsazioarekin bizi du. "Ez dut sentitzen bigarren txapel bat jaso dudanik, duela lau urtekoarekin bide bat itxi nuen eta aurtengoa beste gauza bat da, beste leku baten nago eta oso pozik".

Gaur egun bertsolaritzari ekarpena nondik egin hausnartzen ari da añorgarra. Dagoen tokitik, datozen korronte berrien aurrean egokitzen asmatzeko. "Malgua izatea eta mugitzen jakitea tokatzen zait. Berritasunekin datorrenak nire ondoan izan dezala dakarrena garatzeko espazioa bat".

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu