2020ko Bertso Eguna 2019-12-24

Berso eguna, Aramaion

Berso eguna, Aramaion
Aramaion ospatuko da 2020ko Bertso eguna urtarrilaren 18an. Lau bertso bazkari izango ditu aukeran zaleak, eta horietarako txartelak jada eskuragai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian 20 euroren truke.

Bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia. Lau otordu izango dira guztira: Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira Ehiztari txokoan; Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe Izarra elkartean; Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso izango dira Uribarriko elkartean; eta Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre Zabolako elkartean. Txartelak eskuragai daude urtarrilaren 10era arte www.bertsosarrerak.eus atarian, 20 euroren truke.

Bertso bazkarien aurretik, 12:30ean, bertso ibilbide gidatua izango da Aramaioko kaleetan zehar. Gidari lanetan izango ditugu Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa.

2020ko Bertso egunari buruzko informazio guztia bertsozale.eus web atarian.

Arabako Bertsozale Elkartearen batzarra

Hitzordua baliatuko dugu Arabako Bertsozale Elkartearen batzarra egiteko: 10:00etan izango da, Aramaioko udaletxean. Gainera, lehenago, Arabako Kuadrilla Artekoa ere aurkeztuko dugu, 9:00etan, toki berean.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran