Igandero ETB1en 2020-01-09

Ahalduntze Bertso Eskola igandeko Hitzetik Hortzeran

Bost ikasturte daramatza martxan Ahalduntze Bertso Eskolak, bertsolari eta gai-jartzaile emakumeak trebatzeko hilean behin elkartzen den bilguneak. Aste honetako programan, zenbait partaidek han bizitakoak eta ikasitakoak kontatuko dizkigute. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bosgarren ikasturtea du aurtengoa Ahalduntze Bertso Eskolak. Bat-batean trebatu nahi duten bertsolari eta gai-jartzaile emakumeei zuzendutako bertso-eskola da; hilean behin elkartzen da taldea, eta horietako hitzordu batera agertu da Hitzetik Hortzera.

Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartzen duten lau lagunekin elkartuko gara, eta beraiek kontatuko dizkigute bertan bizitakoak eta ikasitakoak: Bertsozale Elkarteko Ixiar Eizagirre, Ainhoa Aranburu gai-jartzailea eta Amaia Iturriotz eta Maider Arregi bertsolariak.

Elgoibar, Amurrio eta Oiartzun, bertsotan
Bertsoaldirik ez da faltako eta igande honetan urte amaierako eta urte hasierako bertso emanaldiak sartuko ditugu egongelara: Gabon Egunean Elgoibarren egin zen bertso jaialdia, Amurrion Txapelketa Nagusiko finalisten saioa eta Oiartzunen Elkartasun Jaialdia.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu