Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketa 2020-01-24

Kuadrillartekoa Aramaio, Laudio eta Korresen hasiko da

Kuadrillartekoa Aramaio, Laudio eta Korresen hasiko da
Aramaio, Laudio eta Korresen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehen hiru saioak.

Asteburu honetan hasiko 2020ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa, hiru saio burutuko dira ostiralean. Hauexek:

Urtarrilak 24, ostirala, Aramaioko Marixeka Elkartean, E ligako saioa: Izenbakuek (Aramaio) VS Konde basoko iluek (Aramaio). Afaria izango da eta 20:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaiko Bertso Eskola

Urtarrilak 24, ostirala, Laudioko Basalarrina Elkartean, A ligako saioa: Altubepekoak (Aiaraldea) VS Errexala (Gasteiz). Afaria izango da eta 21:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Amurrioko Bertso Eskolako lagunak

Urtarrilak 24, ostirala, Korreseko taberna, B liga saioa: BertsoLARRIAK (Mendialdea) VS Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz). Afaria izango da eta 21:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Mendialdeko gazteak

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza