Curriculuma irailaren 4erako bidali beharko da 2009-07-20

Hitzetik Hortzerak bi erredaktore behar ditu

Honako egiteko hauek bete beharko dituzte: erredakzio beharrei erantzun, bertso saioetan informazioa jaso, edukiak landu eta aurkeztu.
 Hitzetik Hortzera programarako bi erredaktore behar dira. Honako hauek izango lirateke beraien egitekoak:

 -Erredakzioko beharrei erantzun
 -Bertso saioetan informazioa jaso
 -Edukiak landu
 -Aurkeztu

 Astean 20 orduko jarduera izango dute erredaktoreek, eta lan eta jai egunak beharren arabera egokituko dira. Horren truke egun erdiko kontratua eskaintzen da, bederatzi hilabetez. Aukeratua izateko honako ezaugarri hauek baloratuko dira:

 -Bertsolaritza mundua ezagutzea
 -Telebistan lanean esperientzia izatea
 -Ibilgailua edo mugitzeko aukera derrigorrezkoak dira

 Interesa daukanak irailaren 4a baino lehen bidali beharko ditu Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna. Horretarako bi aukera dauzka. Alde batetik, posta arruntez bidaltzeko honakoa da helbidea:

 Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
 Kale Nagusia 70
 20150 Villabona

 Posta elektronikoz, berriz, honako hau da helbidea: sustapena@bertsozale.com

 Informazio gehiago nahi izanez gero deitu telefono zenbaki honetara: 943 69 41 29

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»