2020 Bardoak 2020-02-14

Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak

Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak
Gaur iluntzean izango dira hiru saioak, lehenengo faseko azkenak. Horiekin, erabat zehaztuko da finalaurrekoetan ariko diren sei taldeen zerrenda.

Lesakan izango da  lehen saioa. Arrano Elkartean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta bertan izango dira herriko Arranopola eta Barañaingo Bertsopiztiak taldeak, B multzoari dagokion saioan. 5 euroko sarrera izango du ekitaldiak, eta merendua eskainiko da bukaeran.

Leitzan 19:30ean hasiko da saioa, eta Atekabeltz Gaztetxean izango da. Etxeko Atekaberts komeni eta Barañaingo Hego haizea taldea izango dira parez pare, C multzoko saioan. Sarrera librea izango du ekitaldiak, baina izango da borondatea uzteko aukera, eta jatekoa eskainiko da saioa amaitutakoan. 

Otsagabiako saioak itxiko du lehenbiziko fasea. Gartxot Elkartean izango da, 20:00etan hasita, 5 euroren truk. Erroak herri horretan dituen Amortziaren eliobak taldea eta Sakaña talde bisitaria izango dira kantuan, finalaurrekoan toki bat eskuratu nahian. D multzoari dagokio saioak.

Informazio gehiago hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza