Prebentzio neurri gisa 2020-03-18

Koronabirusak plaza gelditu du

Koronabirusak plaza gelditu du

Bada aste batzuk koronabirusa plazan zebilela. Bolada batez kantu-gai izan da han eta hemen. Oraingoan, ordea, covid-19 birusak bertso plaza bera gelditu du, erdiz erdi. Asteburuko saio ia gehienak bertan behera gelditu dira edo atzeratu egin dira: bertso afari, jaialdi, txapelketa, emanaldi berezi... Gaur Mendaron izatekoa zen jaialdia, igandean Zegaman, Nafarroako Bardoak eta Arabako Kuadrilla artekoa, Bizkaiko Txapelketaren udaberriko fasearen aurkezpena, eskolartekoa, BBK sariketa, Erniarraitz sariketa...

Osasun gomendio eta covid-19 birusa ez zabaltzen jarraitzeko prebentzio neurri gisa etorri da bertso agenda bertan behera gelditzea. Eta ikuskizun dago egoerak zein bilakaera izango duen.

Bertsozale Elkarteak Batzarra bertan behera utzi du
Plaza bakarrik ez, Bertsozale Elkartearen jardunean ere eragin zuzena izaten ari da koronabirusa. Euskal Herri osoko ikastetxeak itxita bertsolaritza geletan lantzeko proiektua etenda dago. Bertsozale Elkarteak iragarri du asteburuan egitekoa zuen Batzar Nagusia bertan behera utzi duela, baita Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ere.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu