Mutrikuko bertso-eskolak antolatu du 2009-07-22

Martxan dago Okelar bertsopaper sariketa

Lanak urriaren 12a baino lehen bidali beharko dira. Bi kategoria bereizi dituzte antolatzaileek: 16 urtera artekoa eta 17 urtetik gorakoa.
 Aurten ere Okelar bertsopaper sariketa antolatu du Mutrikuko bertso eskolak. Aurtengoa 25. edizioa izango da. Bi kategoria bereizi dituzte:

 Gazteek, 16 urtera artekoek alegia, gutxienez 3 bertso edo 6 kopla idatzi beharko dituzte. Irabazleak txapela, 90 euro eta oparia eskuratuko ditu. Bigarren gelditzen denak 50 euro eta oparia jasoko ditu. Azkenik, saritu gabeko lehenengo mutrikuarrari 30 euro eta oparia emango zaizkio.

 Helduek, 17 urtetik gorakoek, gutxienez 6 bertso idatzi beharko dituzte. Txapeldunak txapela eta 450 euro bereganatuko ditu eta bigarren gelditzen denak 250 euro. Saritu gabeko lehenengo mutrikuarrak, berriz, 100 euroko saria izango du.

 Lanek zenbait baldintza bete behar dituzte. Alde batetik, lanek argitaratu gabeak, inon saritu gabeak eta jatorrizkoak izan beharko dute. Bestalde, lanak bidaltzeko ere zenbait arau jarraitu behar dira. Hala, lanak izenordez sinatuko dira. Egilearen datuak beste gutunazal baten barruan joango dira.

 Bertso-sortak urriaren 12a baino lehenago bidali beharko dira. Posta arrunta erabiliz gero honako hau da helbidea:

 OKELAR bertso paper sariketa
 Mutrikuko Bertso Eskola
 Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)
 20830 Mutriku

 Helbide elektronikoa, berriz, mutrikube@gmail.com da.

 Sariak Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu