EHBE 2020-03-17

Atzo iragarri moduan, astebururako antolatuta genituen ekitaldiak bertan behera utzi ditugu COVID-19aren eraginez osasun agintariek emandako gomendioak jarraituta. Euskal Herriko eta Bizkaiko bertsozale elkarteetako batzar nagusiak eta taldekako txapelketako zein Eskolartekoari loturiko saioak ez egiteaz gainera, BBK sariketa eten egin da.
Tokian tokiko antolatzaileek ere hainbat bertso emanaldi bertan behera utzi dituzte eta agendan ere asko dira egingo ez diren saioak. Horietako zenbait Lanku Kultur Zerbitzuek bideratutakoak izanik, beharrezko kudeaketa egiten ari gara Lankutik antolatzaile zein bertsolariekin.
Osasun agintariek gomendatutako neurriak hartu ditugu langileontzat, eta beti ere egoerak eskatzen duen osasun eta gizarte arduraz jokatuta, lanean jarraituko dugu murrizketekin.
Gasteizen, Senperen, Durangon, Tolosan, Iruñean eta Amasa-Villabonan gauden egoitzetan ez dugu aurrez aurreko zerbitzua eskaintzea bermatzen, eta gurekin harremanetan jartzeko telefonoz edo posta elektronikoz egitea eskatzen dizugu; gauza bera Lanku Kultur Zerbitzuen, Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren kasuan ere.
Webgune honetan bertan topatuko dituzu, Elkartea atalean, egoitza bakoitzeko lantaldearekin harremanetan jartzeko bideak.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28