Durangaldeko Bertso Eskola 2020-03-30

Quarenttona bertso kantatuen lehiaketa

Quarenttona bertso kantatuen lehiaketa
Bertso kantatuen lehiaketa, etxean eta aspertuta zaudeten guztien entretenigarri.

Araudia

1-Bertso berriak eta inon argitaratu gabeak izan behar dira. Epea: Apirilak 18

2-BertsoMP3 formatuan aurkeztu beharko dira durangaldeko.b.e@gmail.com helbide elektronikora bidalita. Audioaren luzera ez da 6minututik gorakoa izango

3-Bertsoak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke. Hala ere pertsona bakoitzak gehienez audio bakarra aurkez dezake ( izan taldean edo indibidualki).

4-Bi maila bereiziko dira: 16 urtetik behera eta 16 urtetik gora.

Sariak

  •  16 urtetik behera:

    • ●  1. saria: 150 €-ko bonua Durangoko Hitz liburudendan gastatzeko.

    • ●  2. saria: 75 €-ko bonua Durangoko Hitz liburudendan gastatzeko.

  • 16 urtetik gora:

    • ●  1. saria: 400 €

    • ●  2. saria: 200 €

  • Durangaldeko onena:

    • ●  16 urtetik behera: 50 €-ko bonua Durangoko Hitz liburudendan gastatzeko.

    • ●  16 urtetik gora: 150 €

  • Publikoaren saria: 200 €

*: publikoaren saria izango da besteekin metatu ahal izango den bakarra. Gainontzean, lan berberak ez du sari bat baino gehiago jasoko.

  1. Publikoaren saria honela erabakiko da: aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak 10 lanik onenak hautatuko ditu, eta horiek zabalduko ditu Durangaldeko Bertso Eskolaren Twitter kontuan (@durangaldekobe). 10 txio horietatik “atsegin dut” gehien lortzen dituen txioak eramango du publikoaren saria. Lanak apirilaren 25ean zabalduko dira, eta maiatzaren 2an amaituko da bozkatzeko epea.

  2. Durangaldeko bertso eskolak lan hauek sarean zabaltzeko aukera edukiko du, horretarako baimen berezirik eskatu behar izan gabe (publikoaren saria bideratzeko beharrezkoa izango da, besteak beste). Durangaldeko Bertso Eskola ez da beste inork zabaldutako lan hauei emandako balizko erabileren erantzule izango.
    10.Sarituen izenak maiatzaren 3an publikatuko dira aipatutako Twitter kontuan (@durangaldekobe). Egoeraren eboluzioaren arabera erabakiko da sari-banaketa publikorik egingo den eta noiz.
    11.Sari banaketaren ostean, egile bakoitzak nahieran egin ahalko du bere lanaren

zabalkundea. Bitartean, anonimotasuna hausten duen zabalkunderik ez da onartuko. 12. Lehiaketan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar.

Albiste gehiago

Udako Ikastaroetako hitzaldiak sarean - Beñat Gaztelumendi Arandia 2024-09-02

Formatik haragoko lanketa bertso eskoletan; gaien eta ideologiaren lanketa

Jone Uria Albizuri - Señora Sariketako Pameladuna 2024-06-14

«Goazen saiatzera irudikatzen nolakoa nahiko genukeen izatea lehia»