Uztarria.eus 2020-03-30

Streaming bidezko bertso saioa, Azpeitian

Streaming bidezko bertso saioa, Azpeitian
Urolako Komunikazio Taldeak streaming bidezko bertso saioa eskainiko du datorren ostegunean, 18:30ean hasita.

Eneritz Artetxek, Jokin Urangak, Beñat Lizasok, Jon Gurrutxagak eta Iñigo Mantzizidor Mantxik kantatuko dute, eta herritarrek horientzako gaiak proposatzeko aukera izango dute asteartera bitartean. Gai-jartzaile lanak Jon Zalduak egingo ditu.

Herritarrek zuzendaritza@ukt.eus helbidera bidali beharko dituzte proposamenak.

Informazio gehiago hemen.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza