Igandero ETB 1en 2020-04-16

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean

1986ko txapelketari buruzko programa berezia igandean
Txapelketa hartako bertsoak eta finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziak gogoratuko ditugu. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren gaur egungo formatuaren lehen edizioa izan zen 1986koa. Lehen aldiz 6.000 lagunetik gora elkartu zituen finalean, Donostiako Belodromoan. Geroztik, beste lau final jokatu ziren han, 2005ean BECera mugitu zen arte. Txapelketa Nagusiaren historian mugarria izan zen 1986koa, eta orduko bertso hautaketa eta testigantzak ekarriko ditugu igande honetan ETB1era, 15:00etatik aurrera.

Udaberrian jokatu zen txapelketa hartako azken fasea eta Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela, Manuel Lekuonaren eskutik. Lizasoz gain, finalean izan ziren Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Iñaki Murua eta Jon Enbeita ere.

Txapelketa Nagusi horren helburu eta antolakuntza prozesuak ireki zion atea Bertsozale Elkartearen sorrerari. Guztira, 91 bertsolarik hartu zuten parte herrialdeetako txapelketa eta kanporaketetan, eta Txapelketa Nagusian 40 bertsolari aritu ziren lehian. Gainera, XX. mendean lehenengo aldiz emakume batek Txapelketa Nagusi batean parte hartzea ekarri zuen 1986koak: Kristina Mardarasek.

Bertsolaritzaren historian mugarri izan zen garai hura berreskuratuko dugu igandean, ETB1en, 15:00etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa