Bertso saioak Nafarroako Euskal irratietan 2020-04-16

Bertsolaritza eta Nafarroako euskal irratiak, bat eginda

Bertsolaritza eta Nafarroako euskal irratiak, bat eginda
'Konfinamenduko Bertso Saioak' egitasmoa antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi euskal irratiekin elkarlanean. Hiru saiotan, Nafarroako 16 bertsolari ariko dira guztira; bihar egingo da lehena, 10:00etan, Euskalerria Irratian, zuzenean.

Gainerako jarduerekin gertatu bezala, Nafarroako bertso plazara ere etena ekarri du koronabirusak, eta asko dira azken asteetan bertan behera utzi behar izan diren bertso saioak. Egoeraren aurrean, Nafarroako bertsolarientzat etena erabatekoa izan ez dadin, eta aldi berean, bertsozaleari eskaintza egin nahian, 'Konfinamenduko Bertso Saioak' egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Krisialdiak, bere gogorrean, komunitatea trinkotzeko aukera ekarri du mahai gainera, eta bertsoak ekarpena egin dezake bide horretan. Gainera, komunitatearekiko zerbitzu horretan aspaldi ari dira Nafarroako euskal irratiak, eta bidelagun ezinhobeak dira bertsolaritzaren zabalkundean ere.

Gauzak horrela, elkarlanean antolatu dute egitasmoa Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta herrialdeko zazpi euskal irratiek (Euskalerria, Esan Erran, Beleixe, Aralar, Karrape, Irati eta Xorroxin Irratia). Zehazki, hiru bertso saio izango dira, uhinen bitartez barreiatuko direnak, eta bertan ariko dira kantari Nafarroako 16 bertsolari. Apirilaren 17an izango da lehena, Euskalerria Irratian, zuzenean. Hauek izango dira saio guztiak:

Euskalerria Irratian. Apirilak 17, 10:00etan (zuzenean)

  • Alazne Untxalo
  • Josu Sanjurjo
  • Julio Soto
  • Saioa Alkaiza
  • Xabat Illarregi
  • Xabier Terreros
  • Aurkezlea: Reyes Illintxeta

 Esan Erran, Karrape eta Beleixe Irratietan.

Apirilak 23, 12:00etan (Esan Erran), 18:00etan (Karrape) eta Apirilak 24, 12:00etan (Beleixe)

  • Eneko Fernandez
  • Idoia Granizo
  • Julen Zelaieta
  • Patxi Castillo
  • Sustrai Colina
  • Gai-jartzailea: Ander Aranburu

Aralar, Xorroxin eta Irati Irratietan.

Apirilak 23, 13:15ean (Aralar), 13:30ean (Xorroxin) eta 17:00etan (Irati)

  • Endika Legarra
  • Erika Lagoma
  • Joanes Illarregi
  • Mikel Lasarte
  • Oskar Sanz de Acedo
  • Gai-jartzailea: Miel Mari Elosegi "Luze"

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu