Potokastak - bertso uhinak 2020-04-16
Aukeratu zuen etxeko txoko goxoena: sukaldeko leiho ondoa, komuneko alfonbratxoa, sofa biguna edo logelako pareta zabalena… eroso jarri eta igo bolumena... badatoz bertso uhinak bertso-saretik zuen etxeetara!
Musika hozkailu barruan entzuten, Aramaion
Arabako iparraldera dator gaurkoan haize ufada, eta hara doaz gure bertso-uhinak ere bai, atzetik. Aramaioko baserri bateko antenan katramilatu zaizkigu bapatean eta elektrizitate ziztada batetik, ziztu bizian sartu ditu uhinak baserriko kableetan zehar… hozkailuko entxuferaino iritsi eta musika hozkailu barruan entzuten hasi den arte. Peru Abarrategiren etxean gaude. Egin diogun galdera sorta entzun nahi?
Garaiotan eta inguru honetan Euskal Herriko beste txoko batzuetan baino hotz handixeagoa egiten duela sentitu daiteke… Ibarrak berak sortzen duen giro eta klima freskoa izan daiteke agian, edo hozkailua irekita utziko al zuen inork? Zabaldu du etxeko hozkailua.
Familia artean eta lagunartean hozkailu batetik bestera pasa ohi ditugu kroketa kongelatuak, gazta tartak, zeliako edo alergikoentzako janari bereziak, tupper famatuak...
Peru, zer kantatuko zeniokeen gai honi?
Erosten ditugun jakiek badute euren iraungitze data. Jan edo utzi egin behar dira lizunak gutxinaka harrapatu baino lehenago. Eta, hala ere, ez ditugu garaiz jaten, askotan harrapaitzen ditu lizunak. Zer da gertatzen dena?
Entzun Peruk ‘Hotza’-ri buruz kantatutako bertsoa.
Hurrengo Potokast-erarte, segi bertsotan!
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24