2020 Bertso udalekuak 2020-04-23

Aurten ez ditugu Bertso Udalekuak egingo

Aurten ez ditugu Bertso Udalekuak egingo
Maiatzean hezitzaileekin egin behar genituen prestaketa lanak ezin ditugu behar bezala egin; eta udako egoera nekez aurreikus dezakegu.

Udaberria ez da geratu; eta konturatzerako, ate joka dugu uda. Harekin, Bertso Udalekuak izan ohi ditugu, baina aurten, zoritxarrez, ez ditugu egingo.

Otsailean ireki genuen hezitzaileen izen-ematea eta martxoan, bi epetan, gazteena. Guztira, 45 hezitzaile eta 180 gazte zeuden Orioko, Uitziko, Sopelako, Zugarramurdiko eta Zuhatzako egonaldien zain.

Tartean sartu zaigu COVID-19 pandemia; eta ondoriozko neurriak. Maiatzaren hasieran hezitzaileekin ekin behar genion udalekuen prestaketa lanari. Ez daukagu, ordea, dinamika hori behar bezala gauzatzeko baldintzarik. Udalekuak udan egiten badira ere, prestaketa ezinbestekoa da udako plana aurrera ateratzeko, eta momentu honetan ezin dugu egin.

Bestalde, egoera luzatzen ari da, eta ez dakigu udan egonaldiak egitea baimenduko ote den. Baimenduta ere, hartu beharreko babes neurriak eta lurralde bakoitzean izango diren baldintzak ez dakizkigu oraindik, eta, zentzu horretan, ezin dugu aurreikusi horiek denak bermatzeko modua izango dugun.

Horregatik eta, lehentasuna osasuna dela argi izanda, arduraz jokatu eta aurtengo Bertso Udalekuak bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.

Erabaki zaila da, parte hartzen duten gazteek, hezitzaileek, gurasoek eta Bertsozale Elkarteak ilusioz elikatzen duten egitasmoa baita. Bertsolaritzarekin jolastu, lagun berriak egin eta egonaldiotan sortzen den giroa paregabea da parte hartzaileentzat; horren erakusgarri 22 urteotan izan duen arrakasta.

Datorren urtean itzuliko dira Bertso Udalekuak.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa