Igandero ETB 1en 2020-05-21

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean

Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak bertsolariekin kantuan, igandean
Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira egin genuen 2018ko udazkenean, eta bira hura ixteko Donostiako Antzoki Zaharrean egindako emanaldia izango da ikusgai igandean, 15:00etan, ETB1en.

Argentinako Araceli Argüello payadorea eta Kubako Tomasita Quiala repentista izan ziren gurean 2018ko urriaren 9tik 14ra, astebeteko bira egiten. Hainbat bertsolarirekin elkartu ziren oholtzan, emanalditik emanaldira euskal inprobisatzaileak txandakatzen, eta azken emanaldian Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto bertsolariak izan zituzten kantukide; gai-jartzaile eta aurkezle lanetan aritu zen Saroi Jauregi. Donostiako Antzoki Zaharrean izan zen emanaldi hura, eta orduko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu igandean, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Askotariko ariketak entzuteko aukera izango dugu: bertsolaritzaren, payadaren eta repentismoaren hitz jolasak uztartzearen emaitza. Esate baterako, gogoratzekoa da Tomasita Quialak Antzoki Zaharreko ikus-entzuleak lanean jarri eta pie forzado edo oin behartua ariketa egin zuenekoa.

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak antolatutako ekimena izan zen Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, lekuan lekuko erakundeekin batera. Ekimen honen helburua munduko beste kultura eta hizkuntzetako kantu inprobisatuak ezagutzea eta elkarrengandik ikastea izan zen; eta horretarako aukera eskainiko digu asteburuko telebista eskaintzak.

Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza