Plazara itzulera 2020-06-01

Plaza hasi da berriz bertsotan bertsozaleak bertan direla

Plaza hasi da berriz bertsotan bertsozaleak bertan direla
Antzuolan, Bidaion eta Donostian egin dira jada saioak publikoarekin. Antzuolakoa bereziki ikusgarria izan zen irudi aldetik. Ostiral honetan Amasa-Villabonan izango da saioa, Bertsozale Elkartearen eta Lankuren eskutik.

Bertso plaza hasi da oso tantaka bada ere bere onera itzultzeko bidean, baldintza zorretzetan. Aurreko asteazkenean eta ostegunean publikoa bertan zela egin ziren saioak Donostian eta Bedaion. Larunbatean berriz, Antzuolan udako plaza formatoa izan litekeenaren argazkia ikusteko modua izan genuen, bertsozaleak elkarrengatik 2 metroko distantziara eserita.

Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizak Antzuolako udaletxeko balkoitik kantatu zuten lehenbizi eta auzotan barrena ibili ziren gero. Antolatzaileek segurtasun protokoloak zorrotz bete zituzten. Irudiak ere deigarriak dira benetan. Bertsoa.eus ere Antzuolan izan zen larunbat goizean eta bihar sareko plazan izango da bertso hautaketa.

 

Ostiralean Amasa-Villabonan

Ostiral honetan bertso plazak beste hitzordu bat du Amasa-Villabonan, Bertsozale Elkartearen eta Lankuren eskutik. Miren Artetxe, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan Bertsozale Elkarteko egoitzaren atzeko plazan. 18:30etan izango da saioa. Segurtasun neurriak medio, sarrerak aldez aurretik hartu behar dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu