Asteburuko bertso agenda 2020-07-09

Plazak berpizten jarraitzen du asteburuan

Plazak berpizten jarraitzen du asteburuan

Asteburuko bertso agendak hainbat hitzordu jarri dizkigu aukeran, plaza pixkana berpizten ari den honetan. Ostiralean, Orion, Maddalen Arzallus eta Jon Maia ariko dira bertsotan 19:00etan zimitarioko plazan, bertso eskolak antolatuta.

Maeztun,  Oholtzapetik ekimeneko saioa, Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik: Manex Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa. Gaiak jartzen, Eli Plazaola. 20:00etan izango da saioa.

Zestoan, Erniarraitz Sariketako bigarren eta azken kanporaketa: Irati Alcantarilla, Aroa Arrizubieta, Jon Gurrutxaga Urbieta, Mikel Iturriotz Etxaniz, Iker Letamendia, Eli Pagola. 22:00etan kultur etxean.

Larunbatean berriz, Senperen hitzordu bikoitza izango dugu Eskolarteko Xapelgoaren harira. Final aitzinekoa goizean eta finala arratsaldean. Larraldean izango da, Bertsularien Lagunak Elkartearen egoitzako aretoan.


Legazpin, bertso bazkaria izango da Gaztetxean larunbatean: Joanes Illarregi eta Ane Zuazubiskar, 14:00etan hasita.

Antzuolan, 'Erradikalak ginen' emanaldia, larunbatean 19:00etan, Torresoron: Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egizabal.

Azkenik, Legution, bertso afaria izango da Gaztetxearen 3. urteurrenaren harira: Bittor Altube eta Aroa Arrizubieta ariko dira bertsotan, gaztetxean, 21:00etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa