None 2020-07-12
Iñaxi Etxabe Oliden bertsolaria atzo hil zen 87 urte zituela (Oikia 1933-Zarautz 2020). Umetatik bertsozaletu zen eskura zetozkion bertso paper guztiak buruz ikasi eta kantatuaz, berak kontatzen zuenez. Bertsoa lagun igaro zituen bizitzako azken egunak ere.
Bertso jarrietan egin zuen batez ere bidea Etxabek, bere gaitasuna eta ausardia oso gaztetatik agerian utziaz. 22 urte zituela idatzi zuen bere sortetako bat, orduan bertsolaritzaren ikur nagusia zen Iñaki Eizmendi Basarriri erantzunez, honek emakumeengatik jarri zituena asaldatuta. 2013an publikoan kantatu zituen bertso horiek Zarautzen. Ikusi hemen.
Joan den mendeko 50. hamarkadan bat-bateko gazte sariketa batean parte hartu zuen, baina, sariketa bertan behera gelditu zen.
Erlijioaren inguruko bertsoak dira asko, baita Martxoak 8-aren ingurukoak, edo eremu pribatukoak ere, bere familiakoei jarriak.
Bertso estilo fina zuen Iñaxik eta kantakera sendoa bezain ederra.
Gipuzkoako Txapela eman zuen
2015ean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela berak jantzi zion irabazleari isildu arazitako emakumezko bertsolariei egindako aitortzan.
Hitzetik Hortzeran joan den martxoan
Hitzetik Hortzera bertso programak Iñaxi Etxabe joan den martxoan elkarrizketatu zuen eta programa oso bat egin zuen bere bizitza eta bertsogintzaren bueltan.
Bidegileak proiektuan
Bidegileak proiektuan ere Iñaxi Etxaberen bizitza eta bertsolari alderdia jorratu zuen Nikolas Aldaik Etxaberi buruzko informazio eta ilustrazio interesgarri asko utziaz. Hona hemen lotura.
Hileta bihar Zarautzen
Iñaxi Etxaberen aldeko hiletak astelehenean izango dira Zarautzen San Joan Bataiatzailea-Aita Frantziskotarren parrokian, 19:00etan. Gaur igandea, Zarauzko beilatokian egongo da 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitartean.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24