Txapeketak 2020-07-14

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea irailean

Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasea irailean
Berez maiatzean izatekoa zen fase honetan 60 bertsolarik parte hartuko dute. Bizkaiko eskualde guztietako bertsolariak daude eta hamar saio egongo dira fase honetan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea maiatzean zen jokatzekoa eta iraiean jokatuko da. Fase honetarako 60 bertsolarik eman dute izena. Aipatzekoa da Bizkaiko eskualde guztiek daukatela ordezkaritza. Kopuru hori kontuan hartuta, hamar saio egongo dira fase honetan, sei bertsolarikoak. Fase honetatik puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.

Aldaketak egongo dira aurten egituran –erabaki hau iaz hartu zuen talde antolatzaileak-. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira. Horrela, bost egunetan egingo dira hamar saioak.

Saio bakoitzean zeinek kantatuko duen jakiteko webgune honetako saioak atalera jo dezakezue. Parte-hartzaileak atalean, ostera, bertsolariei, gai-jartzaileei, epaileei, talde antolatzaileari eta komunikazio taldeari buruzko informazioa topatuko duzue.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza