Plazan ospatuko da, arratsaldeko 19etan 2009-07-25

Bertso-saioa izango da Aranon

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Igor Elortzak kantatuko dute. Xabier Legarretak jarriko ditu gaiak.
 Bertso-saioa izango da gaur Aranoko plazan. Arratsaldeko 19etan hasiko da emanaldia, eta honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

 Maialen Lujanbio
 Aitor Mendiluze
 Julio Soto
 Igor Elortza

 Xabier Legarretak jarriko ditu gaiak.