Eskolarteko Txapelketak 2020-07-13

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi eskolarteko Xapelgoa

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi eskolarteko Xapelgoa

Haira Aizpurua Ibargarai saratarrak irabazi du Eskolarteko Xapelgoa joan den larunbatean jokatu zen finalean. Hairak Beñat Souléren eskutik jantzi zuen txapela. Senpereko Larraldea baserrian jokatu zen finala eta inoizko parte hartze handiena izan zuen ekitaldiak. Hasieratik 24 bertsulari gaztek parte hartu zuten kanporaketetan, hoietatik 12 finalerdietara pasa ziren eta lehenengo seien artean jokatu zen finala.

Final aurrekoa goizean
Egun osoko ekitaldia izan zen Senperekoa. Goizean finalaurrekoa jokatu zen 12 bertsolari gazte kantuan zirela. Honako hauek, hain zuzen:

    Oneka Arteaga Olasagasti
    Haize Blanco Lekuona
    Ximun Sansonetti
    Josu Txoperena Iribarren
    Aetz Etxart Sarasola
    Ibai Lekuona Darceles
    Mae Laskaray Lagan
    Asier Arbelaitz Tolosa
    Irati Aizpurua Ubeda
    Irantzu Idoate Funosas
    Haira Aizpurua Ibargarai
    Laida Etxeberri Pacheco

Hamabiko taldetik, seik sailkatu ziren finalerako:

    Oneka Arteaga Olasagasti
    Mae Laskaray Lagan
    Josu Txoperena Iribarren
    Irantzu Idoate Funosas
    Haira Aizpurua Ibargarai
    Laida Etxeberri Pacheco

Eskolarteko finala azaroaren 14an
Eskolarteko Euskal Herriko finala azaroaren 14an jokatuko da eta harako txartela eskuratu du Haira Aizpurua Ibargargaik. Beste herrialdeetako finalak udazkenean egingo dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza