Asteko agenda 2020-07-23

Gasteizen jaialdia gaur Gaztetxean eta agenda zabala asteburuan

Gasteizen jaialdia gaur Gaztetxean eta agenda zabala asteburuan

Gasteizen bertso jaialdia izango da gaur arratsaldean Gaztetxean. Miren Amuriza, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabi Igoa, Ane Labaka Mayoz eta Alaia Martin ariko dira, Xabier Antiak gaiak jarrita. Arratsaldeko 20:00etan izango da jaialdia. Gasteizko Gaztetxeak antolatutako jaialdia da.


Datozen egunetan ere izango da bertsoaz non gozatu Euskal Herriko plazetan barrena. Ostiralean, Astigarragan, "Sagardoak Elkartzen Gaitu" ekimeneko saioa izango da Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bertsozale Elkartea, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen eskutik. Maialen Lujanbio eta Agin Rezola ariko dira librean Astarbe sagardotegian.  Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

Ostiralean bertan, Deban ere jaialdia izango da: Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga ea Julio Soto, Unai Elizasuk gaiak jarrita.

Larunbatean, Etxebarrian, Soraluzen, Zubietan (Gipuzkoa) izango dira jaialdiak. Etxebarrian, 18:00etan, frontoian: Xabat Galletebeitia, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Iratxe Ibarra eta Aissa Intxausti ariko dira kantuan, Joseba Artzak gaiak jarrita.

Soraluzen, 19:00etan frontoi zaharrean: Miren Amuriza, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze, Amaia Agirrek gaiak jarrita.

Zubietan, 19:00etan frontoi ondoko plazan: Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi". Gai-jartzen, Zubietako bertso eskola.

Asteburua amaitzeko, igandean, "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da Astigarragan: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Eli Pagola. Gai-jartzen, Amaia Agirre. Musikariak: Araitz Bizkai eta Itziar Etxegia. 19:00etan, Erriberako estalpean.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza