Sagardoak elkartzen gaitu ekimena 2020-07-23

Lujanbio eta Laburu bihar Astigarragan

Lujanbio eta Laburu bihar Astigarragan

"Sagardoak elkartzen gaitu" egitasmoaren baitan, bigarren bertso ekitaldia izango da bihar (ostiralean) Astigarragan Astarbe sagardotegian: Maialen Lujanbio eta Agin Laburu ariko dira buruz buru bertsoan, bertso afari-merienda formatuan. Txartelak eskuragai daude www.sagardoa.eus eta www.bertsosarrerak.eus atarietan.

Bertso kutiziak ez ezik, bertsozaleek mokadu bikainaz gozatzeko aukera izango dute bertsotik bertsora: basatxerri urdaiazpiko pintxoa, codchouder, bonito taloa, txuleta pintxoa, euskal gazta taula eta, noski, Astarbe euskal sagardoa jatorri-deitura.

Pasa den uztailaren 8an aurkeztu genuen Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoa Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak Sagardoak elkartzen gaitu ekimena, eta lehen saioa pasa den uztailaren 15ean egin zen Adunako Aburuza sagardotegian. Eli Pagola eta Unai Mendizabal aritu ziren bertsotan, Aitor Mendiluzek jarritako gaiei erantzuten. Bertso saioko aleak entzungai dituzue www.bertsoa.eus atarian.

Beste bi saio Astigarragako Petritegin eta Irungo Ola sagardotegian
Uztailaren 27an, Astigarragako Petritegi sagardotegian izango da hurrengo hitzordua: Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia. Musikari, Imanol Kamio. 20:30etan hasita.
Abuztuaren 29an, Irungo Ola sagardotegian: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano. 20:30etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa