Hitzetik Hortzera 2020-09-18

Joxe Mari Iparragirre gogoan, Hitzetik Hortzeran

200 urte igaro dira Joxe Mari Iparragirreren jaiotzatik. Poeta, bertsolaria, musikaria, erbesteratua, bohemioa... dagoeneko mito bilakatu den gizon honen bizitzaz arituko gara bere bi estatua famatuenen aldamenean: Urretxun, Maialen Akizurekin; eta Onintza Enbeitarekin, Gernikan. Larunbatean, 21:00etan, ETB1en.

Urretxun jaio zen Joxe Mari Iparragirre baina ez zen leku batean geldirik egoteko gizona. 14 urterekin hartu zuen parte lehenengo Karlistaldian, eta hura galduta, Frantziara egin zuen ihes. Han garatu zituen bere musikarako dohainak, eta Italian, Suitzan, Alemanian eta Londresen zehar ibili zen kantuan. 13 urteren ondotik itzuli zen Euskal Herrira baina bigarren erbestealdi bat ere izan zuen, bere kantuekin euskaldunengan sentimendu biziak pizteagatik bota baitzuten Euskal Herritik.

Iparragirre izango dugu gogoan larunbateko Hitzetik Hortzeran, eta, horretarako, bere bi estatua famatuenen aldamenean izan gara bi bertsolariren konpainian: Urretxun, Maialen Akizurekin; eta Onintza Enbeitarekin, Gernikan.

Bertsoaldi kuttuna, Urnietatik

Joxe Mari Iturbe bertsozalearekin elkartuko gara Urnietan. Bere bertsoaldi kuttuna zein den galdetu diogu; urte batzuk atzera eginda, Manuel Lasarte bertsolariaren bertsoaldi eder bat izango dela aurreratzen dugu.

Eta, noski, bertsoaldiak ez dira faltako: Atarrabiako, Berriozarko, Lizartzako eta Ondarroako aleak entzungo ditugu.

Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza