Udabarria bertsotan 2020-09-16

Hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Saio bi jokatu dira gaur: bata Orozkon eta, bestea, Lekeition. Biak hasi dira 18:30ean.
Orozkoko saioa Donibane aretoan izan da. Saioko irabazlea Asier Galarza izan da, 185 punturekin. Horrela geratu da sailkapena:
Oharra: Aitor Ruiz Urizar zen saio honetan kantatzekoa, baina ezin izan duenez, Janire Arrizabalaga Munduate ordezkoak kantatu du. Arrizabalagak ez du puntuatu.
Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
Lekeition jokatu da beste saioa, Azkue aretoan. Ariketa puntuagarri guztiak egin ostean, Koldo Gezuragak lortu du puntu gehien batzea, 174,5. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
Saioan gaiak ematen Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28