Udabarria bertsotan 2020-09-18

Ibai Amillategik eta Imanol Arrutiak irabazi dituzte hirugarren eguneko saioak

Ibai Amillategik eta Imanol Arrutiak irabazi dituzte hirugarren eguneko saioak
Markina-Xemeinen eta Berangon jokatu dira gaurko saioak; hurrengo astean izango dira saio gehiago.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako beste sailkapen saio bi jokatu dira gaur: Markina-Xemeinen bat, Berangon bestea. Biak hasi dira 18:30ean.

Markina-Xemeinen A multzoko saioa jokatu da Esperantza aretoan. Sarrera guztiak agortu dira. Saioko irabazlea Ibai Amillategi izan da 184,5 puntugaz. Horrela geratu da sailkapena:

1. Ibai Amillategi Omaetxebarria......184,5
2. Iñaki Iturriotz Zuluaga………………181,5
3. Beñat Bilbao Landa…………………172
4. Xabier Enbeita Ibarra………………160
5. Mikel Galarza Idirin…………………155
6. Irune Basagoiti Agirre……………….123,5

Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki aritu da. Epaimahaian Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea egon dira. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

B multzoko saioa, Berangon jokatu da, Berango Antzokian. Saioan nagusi, Imanol Arrutia izan da. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

1. Imanol Arrutia Azkueta......................159,5
2. Enare Muniategi Etxabe.......................159
3. Bittor Altube Sarrionandia……………156,5
4. Ion Barrocal Besga………………………155
5. Ana Picallo Perez…………………….…143,5
6. Maite Sarasola Isazelaia........................140

Saioan gaiak ematen Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkaria Karmele Gisasola Zenikazelaia izan da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu