Ahalduntze bertso eskola 2020-09-23

Gaur 9:00etan irekiko da bertso-eskola feministetako matrikulazioa, eta urriaren 4ra arte eman ahal izango da izena Ahalduntze Bertso Eskolan nahiz Gizonentzako Bertso Eskola Feministan. Webgune honetako izen-emate orri hauek bete beharko dira:
Izen-emate epea amaituta, urriaren 5ean jakinaraziko da taldearen osaketa, eta orduan bideratuko da ordainketa. 150 eurokoa izango da matrikula.
Lagun kopurua mugatuko da, egungo egoerara egokitzeko, eta, honenbestez, 27 lagunentzako tokia izango da Ahalduntze Bertso Eskolan; hala, soilik bertsolariei eskainitako eskola izango da aurten. Dena den, iaz gai-jartzaileekin egindako lanketarekin jarraitzeko, bereziki beraiei zuzendutako eskaintzaren berri ere emango dugu laster. Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokionez, 20 lagunentzako tokia izango da, gai-jartzaile zein bertsolari izan.
Hilean behin egingo da eskola bat nahiz bestea; larunbat goizetan izango dira saioak, Amasa-Villabonako Subijana etxean. Ikasturte osoko konpromisoa eskatuko da, bai etortzeko eta baita parte hartzeko ere. Konpromisoa, esperimentazioa eta aniztasuna dira, hain zuzen, eskola hauen oinarri.
Hementxe topatuko dituzu eskolen egun zehatzak, Ahalduntze Bertso Eskolari eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokienez.
Gogoratu: izen-ematea, gaur, 9:00etan!
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28