Udabarria bertsotan 2020-09-24

Zallan eta Derion jokatuko dira gaur azken saioak

Zallan eta Derion jokatuko dira gaur azken saioak
Sarrera guztiak agortu dira Zallako saiorako; Deriokoak www.bertsosarrerak.eus lor daitezke.

Gaur amaituko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Gaurko saioen ostean jakingo dugu zeintzuk izango diren Bizkaiko Txapelketan kantatuko duten bertsolariak.

Saio bi jokatuko dira gaur: Zallan eta Derion.

A multzoko saioa Zallan jokatuko da, La Capilla aretoan, 18:30etik aurrera. Kantatuko duten sei bertsolariak, hurrengoak dira:

  • Garai Navarro Ugarteburu
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Igor Galarza Intxausti
  • Illart Gumuzio Larrazabal
  • Javier Martinez Gutierrez
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria

Seikoteari Igor Menika Bengoetxeak jarriko dizkie gaiak. Epaile lanetan, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea ariko dira. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.

Saio honetarako sarrerak agortuta daude.

 

B multzoko saioa Derioko Gurea aretoan jokatuko da ordu berean, 18:30ean. Bertsolariak, hurrengoak:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Eneko Barruetabeña Bilbao
  • Iker Apraiz Solaguren
  • Josune Aramendi Perez
  • Lurdes Ondaro Mallea
  • Mikel Retolaza Etxebarria

Gai emaile beharretan Olatz Larrinaga Caballero arituko da eta, epaile beharretan, Ander Arrien Aspiazu, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea ariko dira. Idazkari beharrak Karmele Gisasola Zenikazelaiak egingo ditu.

Derioko sarrerak eskuragai daude oraindik www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza