Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020-09-25

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratu egingo da

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratu egingo da
Udabarria Bertsotan amaitu eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko duten bertsolarien zerrenda erabaki berritan eman du albistea Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur goizean eman berri du albistea. "Zalantza eta bilera askoren ostean" eta "Covid-19ak eragindako egoera tarteko" Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki du; printzipioz, datorren urtera.

"Txapelketak parte hartzaileengan duen eragina handia da, euren ikusgarritasuna plaza honek ematen du eta hurrengo urteetarako plazak eskaintzen dizkie. Urte berezia da, eta zaila da aukera berdintasuna bermatzea egoera honetan. Batetik, saioen ezaugarriak pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu daitezke eta, bestetik, sailkapen izaera duenez, saio batetan parte hartu ahal ez izateak, Txapelketa osoa galtzea eragingo luke", azaltzen da oharrean.

Dena den, "txapelketako saioak egiteko baldintzarik egon ez arren, guztion osasuna bermatuz bestelako saio mota asko antolatu daitezkeela" sinetsita, kultura segurua dela berretsi eta guztiok seguru egonda egiteko moduko saioak antolatzeko ideiari helduta, udazken honetarako bertso saioen zirkuitu txiki bat antolatuko dela iragarri du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, "kulturak merezi duelako eta bertsozaleek ere bai". Aurrerago emango dira horri buruzko xehetasunak, eta horien berri ere emango dizuegu bertsoa.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza