None 2020-09-28

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa bueltan da

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa bueltan da
Osasun krisia dela eta egin gabe geratu ziren bi saioak urrian egingo dira

Otsailaren 28an eman zitzaion hasiera 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari. Oñatiko eta Ikaztegietako kanporaketak jokatuta ordea, Covid-19ak eraginda bertan behera geratu ziren Ereñotzuko kanporaketa eta Lasturren ospatzekoa zen finala.

Une honetan dugun egoerak bi saioak egitea ahalbidetzen duenez, urrian ospatuko dira azken kanporaketa eta finala, ez ohiko formatuan. Izan ere, orain arte bertso afari formatuan egin izan dira saioak, eta oraingoan aretoetara eramango da Eskolartekoa.

Jarraian bi saioen informazioa:

- Kanporaketa: urriaren 2an, 19:00etan, Amasa-Villabonako Subijana Etxean. Bertsolariak ondorengoak izango dira:

Amets Aizpurua Mancisidor
Aner Peritz Manterola
Jon Mendiluze Mujika
Nerea Isusi Gomez
Olatz Zuazubiskar Iñarra
Uxue Ostolaza Zubia

- Finala: urriaren 16an, 19:00etan, Azkoitiko Kultur Etxean. Aurreko bi kanporaketetako irabazleak eta finalera sailkatuak Maide Garmendia Jauregi eta Ane Zubia Aranalde izan ziren. Hauei Villabonako irabazlea eta puntuazioz beste hiru batuko zaizkie.

Saioak doan izango dira baina aforoa kontrolatu ahal izateko gonbidapenak eskatu beharko dira. Gonbidapenak eskatzeko beheko galdetegiak bete beharko dira eta bakoitzak gehienez bi gonbidapen eskatu ahal izango ditu.

- Villabonako kanporaketarako gonbidapena(k) dagoeneko AGORTUTA daude.

- Azkoitian ospatuko den finalerako gonbidapena(k) eskatzeko klikatu hemen.

Osasun neurriak tarteko aretoetan aforo oso mugatua egongo da, beraz, gonbidapenak aforo horretara heldu arte banatuko dira.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa