None 2020-09-28
Zazpi hilabeteko geldialdiaren ostean berriz ere Kuadrillartekoari heltzeko parada izan zen larunbatean. Bertsolariak, gai jartzailea, epaileak, eta bertsozaleak Amurrioko katekesi aretora hasi ziren etortzen, egungo osasun egoeraren aurrean eskatzen diren neurriak errespetatuz.
Bertsolariak publikoan eserita, bertsoaldi bakoitzaren ostean mikro eta oinak garbituz, arin iragan zen 3. finalaurrekoa. Arratsalde euritsuan, zale talde txikia baina giro beroa sortu zen, elkartutako 25 lagunen artean.
Errexala taldean kantuan Felipe Zelaieta, Manu Bendala eta Gari Sarriugarte. Konde basoko iluek taldean Xabi Igoa, Paula Amilburu, Martin Abarrategi eta Aitor Ugarte.
Gai jartzen Eli Plazaola aritu zen eta epaile lanetan Errexalar Cristina Arteaga, Kondetar Iker Elexpuru eta Arabako Bertsozale Elkartetik Ekaitz Elorriaga.
Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Bertaratuen gozamenerako, umore ale ederrak entzuteko parada izan zuen entzuleriak saio osoan zehar.
Epaimahaiak hala erabakita Konde basoko iluek taldea arituko da finalean, Aramaioko Izenbakuek eta Gasteizko Sumendiola bete poto taldeekin batera.
Amurrioko finalaurrekoaren argazkiak eta beste hemen ikusgai.
Finalaren eguna, urriaren 10a, goizeko 12etan 14-18 urte arteko gaztetxoen Eskolarteko finala izango da eta arratsaldeko 17etan burutuko da 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko finala. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai edota egon adi egun hauetan eta webgunean sarrerak nola lortu argituko dugu.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24