Iberre barri plazan, 21etan 2009-07-27

Gorlizen bertso-saioa izango da gaur

Andoni Egaña, Fredi Paia, Julio Soto eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute. Miren Loizaga izango da gai-jartzailea.
 Bertso-saioa izango da gaur Gorlizen, Iberre barri plazan. 21etan hasiko da emanaldia, eta honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Andoni Egaña
 Fredi Paia
 Julio Soto
 Anjel Mari Peñagarikano

 Gai-jartzaile lanetan Miren Loizaga arituko da.