Hitzetik Hortzera 2020-10-09
Bertso-eskola guztiek dituzte berezitasunak, baina ezohikoenetako bat ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeran. Aissa Intxausti bertsolaria Lekeitioko eta Markina-Xemeingo bertso-eskoletan aritzen da kantuan; Aissak, ordea, badu bertsokide berezi bat. Hilero pantailaz bestaldetik kantatzen dio Dylan Inglisek. Ingalaterrako 22 urteko gaztea da Inglis, bost hizkuntza menperatzen dituena, eta tartean da euskara. Orain, bertsoaren hizkera ezagutzen ari da, Aissaren laguntzarekin.
Larunbateko programan Lekeitioko portuan elkartuko gara Intxaustirekin, eta bideo dei bidez Bristolera egingo dugu, han izango dugulako gure zain Dylan Inglis. Bertsolaritzak nola eta noiz txunditu zuen kontatuko digu, eta, ez hori bakarrik, bertsotan ere ikusiko dugu Inglis.
Bertsoaldi kuttuna, Arrasatetik
Larunbateko programan Larraitz Trojaola bertsozale arrasatearra ezagutuko dugu. Larraitzek ez digu bertsoaldi jakin bat aurkeztuko bertsolaritzan esanguratsua izan zen une batera eramango gaitu; ea nora.
Bestalde, azken asteetako bertso saioetatik hautaketa berezi bat ekarriko dugu: Amezketan, Donostian, Iruran eta Galdakaon entzundakoak ekarriko ditugu.
Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu