Arabako Eskolarteko txapelketa 2020-10-13

Aitor Ugartek irabazi du Arabako eskolartekoa

Aitor Ugartek irabazi du Arabako eskolartekoa
Larunbatean jokatu zen finala Murgiako Palatu Kirol eremuan eta Eukene De los Aires sailkatu zen bigarren. Biek eskuratu dute azaroaren 14ean jokatuko den Eskolarteko Euskal Herriko finalerako txartela.

6 bertsolari gazte aritu ziren Murgian kantuan: Gasteizko Hegoi Amabizka eta Eukene De los Aires, Aramaioko Danel Herrarte, Gari Arexolaleiba eta Aitor Ugarte, eta Aguraingo Beñat Cano. Larunbat goizeko 12:00etan jokatu zen finala bertan bildutako 80 bertsozaleren aurrean.

Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Aitor jimenezek osatu zuten epaimahaia eta Aitor Ugarte txapeldun berriari egurrezko mikrofonoa pasa zion iazko txapeldunak, Aroa Arrizubietak, lekuko gisa.

Finaleko bertsoaldi hautaketa laster sareko plazan.

Euskal Herriko finala azaroaren 14ean

Saran hiru urtetan antolatu ondoren, Abadiñora mugituko da aurten Eskolarteko Euskal Herriko finala. Aitorrek behin baino gehiagotan kantatu du bertan eta Eukenek aurreneko aldiz izango du finalean kantatzeko aukera.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza