Arabako kuadrillartekoa 2020-10-13

Aramaioko Izenbakuek taldea garaile Arabako kuadrillartekoan

Aramaioko Izenbakuek taldea garaile Arabako kuadrillartekoan
Urtarrilean hasi eta martxotik irailera bitarte geldialdia egin ostean, larunbatean burutu zen Arabako 2020ko bertso kuadrilla artekoa. "Sumendiola bete poto" eta "Konde basoko iluek" taldeak ere aritu ziren Murgiako finalean.

Neurriak neurri eta distantziak distantzia bertsoaz gozatzeko abagune ederra izan zuten larunbatean Murgiako Palatu kirol eremura hurbildu ziren 110 bertsozaleek. Eguerdian Arabako bertsolari gazteen Eskolarteko finala jokatu zen eta arratsaldean berriz, hiruko final handia.

Bat bateko zein idatzizko modalitateetan 12na taldek hartu dute parte txapelketan zehar, guztira 200 lagunetik gora, eta horietatik 3 kuadrillak lortu zuten finalerako txartela.

Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeko Julen Martiartu, Gerezti Unanue, Oier Lakuntza, Maddi Juaristi eta Beñat Garaio aritu ziren kantuan. Konde basoko iluek (Aramaio) taldean Xabi Igoa, Paula Amilburu, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi. Eta azkenik, Izenbakuek (Aramaio) taldekoak Manex Agirre, Danel Herrarte, Andere Arriolabengoa eta Peru Abarrategi izan ziren. 

Finaleko bertsoaldien hautaketa laster sareko plazan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu