San Andres bertsopaper lehiaketa 2020-10-14

Martxan da San Andres bertsopaper lehiaketa

Aurtengoa XXVI. edizioa izango da eta azaroaren 10era bitarte aurkeztu ahalko dira lanak.

Aurten ere bertsopaper lehiaketa antolatu du Eibarko '…eta kitto!' Euskara Elkarteak eta bi kategoria bereizi dituzte: Aurrenekoa 16 urtetik beherako Eibarko ikasleentzat da soilik eta bigarrenera ordea, 16 urtetik gorako edonork bidali dezake haren lana, Euskal Herri mailan. 

 

 Parte hartzeko baldintzak eta sariak

Lehendabiziko kategorian, 16 urtetik beherako Eibarko ikasleek bertso bat edo bi kopla bidali beharko dituzte. Gaia eta doinua libreak. Irabazleak txapela eta liburu bat jasoko ditu sari gisa, eta txapeldunordeak plaka bat eta liburu bat. 

16 urtetik gorakoen kategorian aldiz, lau puntu edo gehiagoko 6 bertso bidali beharko dira gutxienez (eta 10 gehienez). Kategoria honetan ere, gai eta doinu librean. Txapeldunak txapelaz gain 300 euro irabaziko ditu eta bigarrenak plaka eta 250 euro. 

Bi kasuetan, taldean eginiko lanak ez dira onartuko. 

 

Parte hartzeko lanaren 3 kopia bidali beharko dira, gaitzitzenarekin sinatuta eta horiekin batera, gaitzitzena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, telefonoa eta adina) gutunazal itxian. 

Bertsoak posta bidez ondoko helbidera bidali edo norberak bertara ekartzeko aukera izango du:

…eta kitto! Euskara Elkartea

Urkizu 11 solairuartea

20600 Eibar

Gogoratu, azaroaren 10era arte izango da lanak bidaltzeko aukera. 

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri