Gipuzkoako Eskolartekoa 2020-10-15

Gipuzkoako eskolarteko txapelketako finala, bihar Azkoitian

Gipuzkoako eskolarteko txapelketako finala, bihar Azkoitian
Azkoitiko Kultur Etxean izango da finala, bihar (urriak 16) arratsaldeko 19.00tan hasita.

6 bertsolari arituko dira finalean: Maider Garmendia Jauregi, Ane Zubia Aranalde, Aner Peritz Manterola, Naia Arrizabalaga Arrieta, Hodei Munduate Etxeberria eta Uxue Ostolaza Zubia.

Otsailaren 28an eman zitzaion hasiera 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari. Oñatiko eta Ikaztegietako kanporaketak jokatuta ordea, Covid-19ak eraginda bertan behera geratu ziren Ereñotzuko kanporaketa eta Lasturren ospatzekoa zen finala. Gauzak horrela, urriaren hasieran ekin zitzaion berriz txapelketari, bertso afari formatua alde batean utzi eta saioak aretoetara eramanda. Hirugarren kanporaketa, beraz, urriaren 2an jokatu zen Amasa Villabonako Subijana Etxean eta finaleko seikotea erabakita geratu zen. 

Gipuzkoakoa ez da asteburu honetan jokatuko den Eskolarteko final bakarra, Bizkaikoa ere izango baita larunbat goizean Arrigorriagan. 

Osasun neurriak tarteko aretoaren aforoa oso mugatua egongo da eta finalerako gonbidapenak agortuta daude dagoeneko.  

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu