Bardoak 2020 2020-10-16

Sarrerak agortuta bihar jokatuko den Bardoen finalerako

Sarrerak agortuta bihar jokatuko den Bardoen finalerako
:eitzako 'Atekaberts komeni' Malerrekako 'Bertsonautak' eta Berako 'Lamixene' taldeak arituko dira finalean. Arratsaldeko 17.00etan, Lizarrako Ikastolan.

Hasiera batean martxoaren 28an zen jokatzekoa finala baina pandemiak eragindako 7 hilabeteko etenaldiaren ostean Nafarroako Bardoak azken txanpara iritsiko dira asteburu honetan. 23 saio izan dira guztira eta 3 taldek lortu dute finalean kantatzeko aukera bakoitzak bere kanporaketa irabazita. Atekaberts komeni  talde leitzarrak lehendik zeukan sailkapena ziurtatuta, pandemia lehertu aitzin lortu baitzuen finalera pasatzea. Beste bi taldeek ordea orain dela bi aste jokatutako finalerdiak irabazita lortu dute txartela, Berako Lamixene taldeak Jauntsaratsen eta Malerreka-Baztango Bertsonautak-ek Goizuetan. 

Nafarroako Gobernuak aste honetan bertan iragarritako neurri berrien ondorioz, antolakuntzak are gehiago murriztu behar izan du ekitaldirako aforoa. Neurriak betetzeko, asko jota 100 lagun bilduko dira finalean. Ondorioz, ez da sarrera gehiagorik salduko, ez aurrez, eta ezta saioaren egunean bertan ere. Saioan, gainera, segurtasun eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteko dira: ikus-entzuleen arteko distantziak, desinfekzio neurriak, maskaren erabilera, eta abar. Neurri horiek modu antolatuenean betetzeko, saiora garaiz joateko deialdia luzatu du antolakuntzak. 15:30ean irekiko dira ateak, sarbidea errazteko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza