2020 Bardoak 2020-10-19

Bertsonautak taldea 2020ko Bardoetan txapeldun

Bertsonautak taldea 2020ko Bardoetan txapeldun
Lizarrako Ikastolako aretoan jokatu zen finala larunbatean, 100 lagunen aitzinean. Malerreka-Baztango taldea nagusitu zen, berarekin batera Berako 'Lamixene' eta Leitzako 'Atekaberts komeni' taldeak izan ziren finalean kantuan.

Osasun prebentziorako neurri guztiak beteta, eta aforoa 100 lagunetara mugatuta, baina saio ederraz gozatzeko aukera izan zuten finalera hurreratutako bertsozaleek. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Lizarra Ikastolarekin eta Nafarroa Oinez-kin elkarlanean antolatu du saioa, eta laguntzaile izan ditu Lizarrako Bertso Eskola eta Lizarrako Udala ere.

Urtarrilaren 31an abiatu zen 2020ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertsolari txapelketa, eta larunbatean bukatu, Lizarra Ikastolako aretoan egindako finalarekin. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz ia zazpi hilabeteko etena eta gero, azkenean txapelketa bururatzeko aukera izan da. Tarte horretan, guztira 23 saio egin dira, 13 taldek hartu dute parte eta Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldeak, lortu du garaipena. 

Finaleko bertsoaldiak laster bertsoa.eus-en ikus eta entzungai. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza