2020 XILABA 2020-10-19

Irati Alcantarilla Urdanpilletak irabazi du Senpereko Final Herena

Irati Alcantarilla Urdanpilletak irabazi du Senpereko Final Herena
200 lagunek bete zuten Senpereko 'Larreko' gela joan den larunbatean, XILABAko lehen Final Herenean. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Hurrengo saioa heldu den larunbatean izango da Sohütako Herriko gelan.

Saioko irabazle Irati Alcantarilla Urdanpilletak 324.5 puntu bildu eta azaroaren 11ean Bardozen izango den Final Aitzenekoan kantatzeko txartela lortu zuen zuzenean. Horrela geratu zen saioko sailkapena:

  1. Irati Alcantarilla Urdanpilleta....324.5
  2. Aitor Servier Etxexuri...............321,5
  3. Miren Artetxe Sarasola............318,5
  4. Patxi Iriart Hiribarren................309.5
  5. Kerman Diaz............................296,5
  6. Gillen Hiribarren.......................286,5

Aurkezpen lanetan Amaiur Lujanbio aritu zen. 

Esan bezala, bigarren Final Herenetako saioa hurrengo larunbatean jokatuko da Sohütan Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo bertsolariekin. Saioa arratsaldeko 17.00etan hasiko da eta sarrerak bertan hartu ahalko dira 16.00etatik aitzina. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza