Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa 2020-10-19

Aner Peritz txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan

Aner Peritz txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan
Ostiral arratsaldean jokatu zen finala Azkoitiko Kultur Etxean. Anerrekin batera, Naia Arrizabalaga, bigarren sailkatua, izango da Gipuzkoako ordezkaria azaroaren 14ean egingo den Eskolarteko Euskal Herriko finalean.

Hiru kanporaketa jokatu ostean, finalean Maider Garmendia, Ane Zubia, Aner Peritz, Naia Arrizabalaga, Hodei Munduate eta Uxue Ostolaza aritu ziren kantuan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Ane Ezenarrok jardun zuen. 

Osasun neurriak errespetatuz eta bete zitekeen entzule kopuruarekin beteta, saio ederra eskaini zuten sei bertsolariek. Bertsoaldi hautaketa laster sareko plazan. 

Euskal Herriko Eskolartekoa

Gizpukoatik Aner Peritz eta Naia Arrizabalaga sailkatu ostean, gutxiago falta da Abadiñon jokatuko den Eskolarteko Euskal Herriko finalean nork kantatuko duen erabakitzeko. Nafarroako Eskolartekoa izango da jokatzen azkena, urriaren 30ean Etxarri-Aranatzeko Kultur Etxean. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza