Ahostegunak 2020 2020-10-20

18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako saio sorta da Ahostegunak, oinarrian ahozko kultur sorkuntza duena: antzerkia, kantagintza, kontalaritza edota literatura eta bertsolaritza.
Gazteek beraien artean harreman sarea ehuntzea da helburua, ahozko kultur sorkuntzarekiko duten zaletasuna partekatzea, eta, gainera, bide horretan ez dira bakarrik izango: kultur diziplina horietan aditu diren lagunak izango dituzte bidaide. Azaroaren 12an landuko dute bertsolaritza, eta Eli Pagola eta Odei Barroso izango dira beraiekin. Gainerako egunetan gonbidatu izango dira Olatz Salvador kantautorea, Erika Olaizola aktorea, eta Oier Guillan idazle eta sortzailea.
Doakoa da parte-hartzea, baina ezinbestekoa izango da izena ematea www.mintzola.eus atarian. Gogoratu ostegunera arte izango duzuela izena emateko aukera.
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu du ekimena, Euskaltzaindiaren laguntzarekin.
Xehetasun gehiago, www.mintzola.eus atarian.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu