XILABA 2020 2020-10-22

XILABA Sohütara iritsiko da larunbatean

XILABA Sohütara iritsiko da larunbatean
Larunbatean jokatuko da bigarren final hereneko saioa Sohütako baliatze anitzeko gelan, arratsaldeko 17.00etatik aitzina. Arrazoi pertsonalengatik Maddalen Arzallus Antia bertsolaria ez da bertan izango eta haren ordez Mizel Mateok abestuko du.

Gai jartzaile lanetan Beñat Larory arituko da eta kantuan berriz seikote hau:  Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo.

Ohi den bezala, saiorako sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina.

Covid-19aren ondorioz, entzuleek osasun neurriak zorrozki jarraitu beharko dituzte, eskuak garbi ukatea, musukoa janztea eta antolatzaileek eskatutakoa betetzea derrigorrezkoa izango da. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza