Eskolarteko txapelketak 2020-10-29

Bihar jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Bihar jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Txapelketa
Etxarri Aranazko Kultur Etxean izango da saioa, arratsaldeko 18.30tik aurrera. Aretoaren edukiera %30ekoa izanen da, osasun neurriak bermatuz.

Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Ekhiñe Zapiain (Bera), Eki Mateorena (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar) eta Lide Arrieta (Iruñea) arituko dira kantuan Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 34.edizioan. 

Maider Ansak aurkeztuko du saioa, eta Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izanen dira saioko epaileak. 

Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

Sarrera doakoa izanen da, eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserbatu ahalko da. Aretoaren edukiera %30ekoa izanen da, eta osasun neurriak errespetatzen direla bermatuko da saio guztian zehar.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza