BERTSOLARI ALDIZKARIA 2020-10-30

Kazetari beteranoak protagonistak udazkeneko Bertsolari aldizkarian

Kazetari beteranoak protagonistak udazkeneko Bertsolari aldizkarian
Bertsolari aldizkariaren 119.zenbakiak Joxe Mari Iriondo, Joxean Agirre, Joxerra Garzia eta zendu berri den Nikolas Aldairi eginiko elkarrizketak jasotzen ditu. Yoga eta Bertsolaritzaren arteko harremanari buruzko erreportajea, eta askoz gehiago.

Kazetari beteranoen begiradak hamaika istorio kontatzen ditu inoiz ahaztu gabeak baina sekula kontatu gabekoak ere. Bertsolaritzari buruzko kazetaritza aitzakia hartuta, zeharka bertsolaritzaren azken hamarkadetako historiaz ere hitz egiten da lau protagonistekin.

Solasaldi horiez gain, bi erreportaje nabarmentzen dira udazkeneko ale honetan. Aurrenekoan, Yoga eta Bertsolaritza batzeko saiakera egiten da Alaia Martinen eskutik. Ane Zuazubiskar, Malen Amenabar, Jon Martin eta eta Iban Garrorekin gorputzaren eta buruaren arteko orekaz arituko gara. Bigarren erreportajea, Iparragirreren jaiotzaren berrehungarren urteurrena ospatu berri den honetan, urretxuarraren dimentsio mediatikoari buruzkoa.

Nazioartean Herrialde katalanetako kantu inprobisatua, Ikerketa-elkarrizketan Antxoka Agirreren doktore tesia, eta orain arte bezala, elkarrizketa, iritzi eta bertsoz bete etorri da Bertsolari aldizkaria.

Informazio gehiago eta harpide egiteko aukera www.bertsolari.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza