PELLO ERROTA SARIA 2020-10-29

Bertan behera gelditu da II. Pello Errota bertsolari sariketako finala

Bertan behera gelditu da II. Pello Errota bertsolari sariketako finala
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak eta Asteasuko Udalak azaroaren 1erako iragarrita zegoen finala ez egitea erabaki dute COVID-19ak eragindako egoera dela eta.

Neurri berriek eta eskualdean dagoen kutsatze maila altuak ekitaldia erabat baldintzatuko luke eta txapelketaren helburuak ez lirateteke beteko antolatzaileen ustez, beraz, saioa beste egoera eta urte-garai batean egitea erabaki dute.

Finalerako txartela lortu duen seikotea honako hau zen: Amaia Iturriotz, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia, Jon Martin eta Unai Mendizabal. Finalaren eguna zein izango den aurrerago zehaztuko omen dute.

Finalerako sarrerak erosita zeukaten bertsozaleek hamabost eguneko epea izango dute sarrerak erosi dituzten lekuan itzuli eta dirua berreskuratzeko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza